Fiestas Algorta 2025
4 24 julio 2025 algorta genuke eta orain hogeitahiru ditugunez, ba agian, 6-7 urte. ▌ Eta badaukazue kuadrilako tra- dizioren bat? Adibidez, paella egunean txabola larrosaz margotu ohi izan dugu. Horretaz aparte ez daukagu ezer (barre egiten du). ▌ Zein esango zenukete zure kua- drilaren punturik indartsuena dela? Ez dakit, barregarriak edo jatorrak garela. Kuadrila oso handia gara, eta denbora asko pasatzen dugu kalean. Oso erraza da Algortako plazatik pasatzen bazara gure kuadrilarekin topatzea. Beti gaude hor. Eta uste dut beste gainontzeko kuadrilekin ere harreman onak baditugula. ▌ Jaietako frogetarako, nola pres- tatzen zarete? Agian ez gara asko prestatzen, aurreko egunean, edo. ▌ Baina iaz irabazteko, agian, zer- bait egingo zenukete? Ez genuen espero, oso hanka txarrarekin hasi ginen eta, batez ere, lehenengo froga egin ostean. Esango genuke azkenak edo azken-aurrekoak geratu ginela. Gero, poliki poliki marka honak egiten saiatu ginen azken froga iritsi arte. ▌ Eta zein izan zen? Playbaka. Gure asmoa ondo prestatzea izan zen eta txukunago egiten saiatu ginen. Azkenean, irabaztea lortu genuen. ▌ Zeintzuk dira zuen aurtengo aurreikuspenak? Ez dakit, ikusiko dugu, kar-kar. Berriro irabaztea gustatuko litzaiguke, baina ez gara irabaztera joango. Hori bai, froga guztietan parte hartuko dugu. ▌ Jaietan disfrutatzeko zuentzat, zein da sekretua? Beti bezala, froga guztietan parte hartzen dugu. Gainera, herritik ibiltzen gara ordu txikiak arte. Eta hurrengo egunean, lehenengo ordutik berriro kalera. Egun guztietan hortik ibiltzea, eta lagunekin eta beste kuadrilekin disfrutatzea, hori baino ez. ▌ Gehien gustatzen zaizuen eki- taldia zein da? Zalantzarik gabe, lehenengo eguneko jaitsiera, ia, ia gehienok parte hartzen dugu eta. Musikarekin ibiltzen gara goizean goizetik. Nahiz eta arratsaldean izan, normalean goiz hasten gara. Oso egun polita izaten da guretzat. Eta txosnetan egotea, oso txosnazaleak garelako. Han ematen dugu denbora osoan. ▌ Frogarik gogorrena? Agian, playbacka. Dantzatzen dugu, baina oso txarrak gara. ▌ Jaietako pregoilaria izatea ardu- ra handiko kargua da? Guk ez diogu garrantzirik ematen. ▌ Eta zertaz hitz egingo duzue? Guretzako jaietan kontuan hartu behar diren gauza guztiei buruz, pregoi guztietan aipatu behar diren bezala. Gero, zerbait barregarri esaten saiatuko gara. ▌ Azkenik, zein mezu esango ze- niekete jaietara etorriko direnei? Pregoian botako dugu. Betikoak, ahalik eta ondoen pasatzea, inongo erasorik ez egotea, askatasunez bizi izatea eta ahalik eta jairik euskaldunenak. » Redacción SRB Nahiz eta aspaldian ezagutu kiro- la dela eta, orain dela sei-zazpi urte Kukotz osatzea erabaki zuten, Algortako jaietan kuadrilla-txa- pelketan parte hartzeko. Gazteak eta parrandazaleak direnez ez zaie kostatu garaipenaren zaporea das- tatzea. Gainera, azkar. Iaz, kuadri- lla-txapelketa irabazi zuten eta horregatik, aurten, pregoia irakur- tzea dagokie. ▌ Nola sortu zen Kukotz? Batzuk txikitatik lagunak gara. Hasiera batean, zentro ezberdinetan ikasitako lagun taldeak ginen. Denbora aurrera joan ahala eta adin berdinekoak garenez, kirola dela eta elkarrekin ezagutzen hasi ginen eta jaietan batera parte hartzea erabaki genuen. ▌ Zenbat zineten hasieran? Hamabost pertsonako pare bat talde ginen eta gero beste bost etorri ziren. Denbora pasata batzen joan gara jaiak egiteko eta azkenean elkartu ginen kuadrila bat izateko. ▌ Kuadrila ofiziala sortu zenetik, zenbat urte pasatu dira? Beno, hamasei-hamazazpi urte geneuzkanean sortu zela esango █ Eki Egiguren Kukotz kuadrilako kidea «Pregoian zerbait barregarri esaten saiatuko gara» Kukotz kideek iazko garaipena ondo ospatu zuten. «Froga guztietan parte hartzen dugu eta herritik ibiltzen gara ordu txikiak arte, batez ere txosnetan» «Zalantzarik gabe, lehenengo eguneko jaitsiera da gehien gustatzen zaigun ekitaldia» Todo en libros de texto y material escolar Jata nº 1 Telf 944 603 321 48993 GETXO ¡COMIENZA EL NUEVO CURSO CON NOSOTROS!
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDcxODE=