Formación Álava 2025
8 12 mayo 2025 formación » Leire Larrazabal Euskarak aurrerapausoak ematen jarraitzen du, bizitzako arlo asko- tan eta hezkuntzan ere ez da sal- buespena. Are gehiago, Lanbide Heziketan ere gero eta tarte han- diagoa du. Bilboko Harrobia Ikas- tolatik zera kontatzen digute: «pixkanaka-pixkanaka urratsak ematen ari dira, eta bilakaerari erre- paratuta, azkenengo lau urteetan D ereduan matrikulatutako ikas- leen por-tzentajea %13tik %20ra igo da, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako datuak batuta. Baina ikasleen matrikulazioa euskaraz izan dadin, eskaintza ere euskaraz beharko du. Eta askotan gertatzen zaio ikasleari, erdi mailako ikaske- tak euskara eginda, goi mailako ziklo batean matrikula egitera joan eta erdaraz matrikulatu behar; edo A-B eredu mistoan izena eman behar izatea; edo D ereduan izena ematea eta gero talderik ez aterat- zea. Horren kexu dira, behinik behin, Harrobia Ikastolatik beste zentro batzuetara joandako ikas- leak». Gasteizen kokatuta dagoen Erai- ken zentrotik ere baikor erantzun digute. «Ikasleen eskariari erant- zunez, euskarazko gero eta talde gehiago hasi dira sortzen, beste etapa batzuetan erabili duten hizkun-tza berdinean ikasten jarraitzeko», azpimarratzen dute. Are gehiago, «duela 10 urte gure ikastetxean ez zegoen euskarazko ziklorik, eta duela 5 urte B+ moda- litatearekin hasi ginen, euskaraz ikasgai batzuk banatuz. Duela bi urte D ereduko ziklo bi hasi ginen jorratzen, guztiak euskara hutsean. Aurten hiru ziklo eskaini ditugu euskaraz, baina goi mailako ziklo guztiak eta hasierako Lanbide Heziketa A eta D ereduetan ema- ten ditugu», pozten dira. Eraikunt- za proiektuak, energia berriztaga- rriak eta instalazio termikoen man- tenimendua bezala zikloak dira euskaldunenak. Bestetik, azpima- rratu nahi dute laneko arriskuen prebentzioaren zikloa, «prebent- zioa garrantzitsua da lanbide guz- tietan, eta beste ziklo bat bezala ematen da». Harrobia Lanbide Heziketako zentro integratu bat da; horrek esan nahi du, zikloez gain, mota asko- tako ikastaroak eskaintzen ditue- la. Gainera, kirol irakaskuntzeta- rako zentro baimendua ere badi- ra, eta horren baitako ikastaroak ere eskaintzen dituzte. Horrenbes- tez, «zikloak euskara hutsean ema- ten ditugu. Gure asmoa da lane- rako prestakuntzan ere euskarak presentzia izatea, dela apunteetan, dela praktikak euskaraz egiteko aukera eskainiz... Azken batean, ikastola euskaraz bizitzeko hautu kolektiboa egin duen erakunde bat da; hartara, gure arteko harreman formal eta ez-formalak euskaraz eraikitzen saiatzen gara. Gure ikas- leei ere mezu hori helarazi nahi diegu, euskaraz bizitzeko hautua egin duen komunitate bateko par- taideak direla», gogoratzen dute. Bestetik, euskararen erabilerak gora egin du Gasteizen. Eraiken zentrotik aipatzen digutenez, hiru ziklo dituzte euskaraz; are gehia- go, «gaztelaniazko zikloetan ere ikasleek euskara erabiltzen dute, D ereduan ikastetik baitatoz txiki- tatik, eta modu naturalean aterat- zen zaie», adierazi dute. Baina euskarak tarte gehiago izan beharko lukeela ere gogoratzen dute. Alegia, oraindik ere euska- rak badituela oztopoak aurrera egi- teko. «Trabak anitzak dira baina oinarrizko eta garrantzitsuena borondate instituzionala dela derit- zogu. Gaur egun, oinarrizko mai- lan hasi eta goi mailara arte euska- raz ikastea ez da bermatzen, erdi- mailan jarraitasunik ez delako ema- ten», kexa-tzen dira Eraikenetik. Eta apur bat haruntzago doaz, «administrazioak euskara bultzat- zen jarraitu behar du», gainerat- zen dute. Harrobia Ikastolatik baikor azaltzen dira etorkizunari begira. «Harian-harian urratsak emango direla uste dugu, ikasturtetik ikas- turtera egiaztatzen ari diren beza- la. Baina lana ez da samurra, eta ahalegin kolektiboa beharrezkoa izango da», ohartarazi dute. Hala- ber, «ingurune soziolonguistikoak asko baldintzatzen du ikasleen hizkuntz hautua eta ondoren euskaraz harremanak eraikitzeko ohitura ere, ez baita nahikoa euska- razko eredu batean matrikulatzea. Hori dela eta, ikasleen arteko harre- manetan ohiturak aldatzea zaila izaten da. Atomizazioak ere ez du lagun-tzen ikasmateriala sortzen, eta horrek behartzen ditu irakas- leak liberazio-orduak hartzera, askotan zentroek ezin asumitu dit- zaketenak. Hirugarrenez, enpre- setan lingua franca gaztelera iza- tea ere oztopoa da ikasketak euska- raz egin eta lan-merkatuan euska- raz jardun nahi duen ikaslearent- zat», salatzen dute. Bultzadaren beharra Euskarak bultzada behar du, eta pairatzen du, baina ez da nahikoa. Eraikenetik esaten dute euskara- ren presentzia eta erabilera nahi- ko baxua dela ikasleen artean, nahiz eta irakasleen artean bultzatu. Bizkaian datuetan oinarritzen dira Harrobia Ikastolako arduradunak. Hezkuntza Saileko datuei so egi- ten badiegu, 2024-25 ikasturtean, oinarrizko Lanbide Heziketan matrikulatuta dauden 2.967 ikas- letatik 101 besterik ez daude matri- kulatuta D ereduan (%3,14) eta 147 A-B eredu mistoan (%4,57). DBH amaitutakoan, lanbide baten aldeko apostua egiten duten ikasleek erdi mailako zikloetan eman ohi dute izena. «Askotan ikas- le horiek D ereduan ikasi badute ere, Lanbide Heziketara heltzen direnean, erdarazko eredua hau- tatzen dute; kasu batzuetan beraien hautua da, beste ba-tzuetan zikloen eskaintzak horretara behartzen dituelako», konta-tzen dute Harro- bitik. Datuen arabera, ikasleen %30ak D ereduan egiten ditu ikasketak; %18k berriz, A-B ereduan. «Asko- tan, erdi mailako erdarazko ere- dua hautatzera behartuta egoten dira Harrobiako ikasle ohiak», salat- zen dute. Batxilergoa egin dute- nen ikasleen %64k D ereduan ika- si duela aintzat hartuta, eta uni- bertsitatean ikasleen %54tik gora egiten dituztela ikasketak euska- raz. Aitzitik, «datua %25ekoa da Lanbide Heziketan, %18 A-B ere- duan. Bistan da, beraz, deskonpentsatuta dagoela Lanbi- de Heziketan eta, halaber, lan han- dia dagoela egiteke», ohartarazten dute. Hala ere, euskal hizkuntzak oraindik baditu oztopoak aurrera egiteko, eta «borondate instituzionala» eskatzen dute Euskarak gero eta presentzia handiagoa du Lanbide Heziketan Aurrerapausoak ematen jarraitzen du euskarak, eta hezkuntza ere ez da salbuespena. Euskarak bultzada behar du, eta pairatzen du, baina ez da nahikoa
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDcxODE=