Aniversario Territorios

Hizkuntzaren sustapena. Euskal panoramako zortzi artista eta eragile nabarmenek euren diziplinetako osasuna baloratu dute Bilboko Euskararen Etxean: «Hobera egin dugu, baina hutsune handiak daude oraindik» ransmisio hitza entzutean, Mikel Urdangarin kan- tautorea Okinawara itzultzen da. Duela urte batzuk sei kontzertuko bira egin zuen Japoniako uharte horretan, eta begiak ixten dituenean, bertako ikus- leak bere kantuak abesten eta dantzatzen ikusten ditu berriro, ‘sold out’ kartelak ere izan zituen es- perientzia paregabe hartan. Zorionekotzat du bere burua, «karanbola zoragarri» bati esker, Japonian kontaktuak zituen kritikari ingeles batek bere disko bat aurkitu zuela- ko eta maitemindu zelako, aukera hori oparituz. Baina pena handia sentitzen du euskaraz bere abestiak hitz bakar bat ulertu gabe abesten zituzten haiei gauza bera gertatzen zaielako uchinaguchi hizkuntza propioan idatzitako letrekin. «Pertsona oso zaharrek bakarrik hitz egi- ten dute hizkuntza hori, eta kantak gazteei transmititu zaizkie, baina ez haien altxor ‘milenarioa’. Beraz, denek kantatzen dituzte letra tra- dizional horiek, dantzarekiko eta kantarekiko atxikimendu handia bai- tute, baina inork ez daki zehazki zer esaten duten», dio, etorkizunak euskarari antzeko egoera ekar diezaiokeelaren beldur. Territorios gehigarriaren 1.500. zenbaki honetan euskarazko kultu- raren osasuna baloratzen saiatuko gara, eta anekdota hau abiapuntu egokia da argi uzteko urratsak ematen jarraitu behar dugula. Adieraz- garria den erreportaje bat egiteko, zortzi artista eta aditu elkartu ditu- gu: lehen paragrafoan aipatutako Mikel Urdangarin musikaria, Susa- na Soleto aktorea, Xabier Paya bertsolaria, Iñaki Palacios txistularia, Ei- der García Durana harrijasotzailea, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea eta An- dres Urrutia euskaltzainburua. Ezkerreko argazkian ikus daitekeenez, Bilboko San Inazio auzoko Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroa izan da solasaldi honen eszenatokia. Gaiari heltzea ez da erraza. Izan ere, euskal kultura oso kontzeptu zabala da, aldagai eta diziplina ugari hartzen dituena bere baitan. Ba- dago alde tradizional bat, euskal nortasunean sakon errotua, eta beste bat globalizatuagoa eta komertzialagoa. Gainera, kultu- ra ez da uniformea lurralde osoan, alde nabarmenak baitau- JAN ECHEVARRIA Euskarazko kultura, «mirari» baten erradiografia EUSKARA 1 Larunbata 25.03.15 EL CORREO TERRITORIOS DE LA CULTURA 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDcxODE=