Aniversario Territorios
gure anbizio, gaitasun, ahalegin, gogo, den- bora eta diruari esker. Arazoa da ez dugu- la jakingo nola egin dugun, ez baitugu sis- tematizatuta edukiko errepikatzeko». Payak, bertsolaritzan ibilbide nabarme- na duenak –2006an Bizkaiko txapeldun izan zen–, bere diziplinaz ere hitz egin digu. Gaur egun, bertso eskolen sare oso zabal eta egituratu bat dago, eta babes handia ematen dion «elkartegintza oso antolatu bat». Eskaini dizkigun datuen arabera, «1.000 bertso saiotik gora antolatzen dira urtean eta, 2008 aurretik 1.500 inguru ba- ziren ere, osasun ona izaten jarraitzenduen» jarduera da. Une honetan plazak bi abia- duratan ikusten ditu: «Batetik, betiko pla- za, betiko bertsogintza bati begira dagoe- na. Eta, bestetik, bestelako bertsolariek sus- tatzen duten esperimentazioa eta aban- goardia. Aldaketa horren adierazle garran- tzitsua da emakumeak jada ez direla eto- rriko, baizik eta hemen badaudela». Txanponaren beste aldean, eta kultura tradizionalarekin jarraituz, harri-jasotzeak eta txistuak bizirauteko neurriak eskatzen dituzte. Eider García Durana harrijasotzai- learenarabera, «lehiaketa gehiago eginbehar dira, eta horretarako dirua eta herrien bo- rondatea behar ditugu». Argi dauka herri kirolek hiri handietara jauzia egin behar du- tela, jendea orain ez baita ordubetera mu- gitzen txapelketa bat ikusteko. «Lehen apus- tuak egiten ziren eta harri-jasotzeak zezen plazak betetzen zituen, bainamerkatua al- datu egin da». Gainera, «horiek antolatzeaz arduratzen direnak erretiroa hartzen ari dira eta ez dago haien ordezkorik». Zorio- nez, kirolarien «inplikazioa, grina eta serio- tasuna» tradizio horren biziraupena ahal- bidetzen ari dira. Ildo beretik, Iñaki Palaciosek, fusio bikai- nen bidez txistuarenmugak zabaldu ditue- nak, euskal musika tresna klasiko hau «be- launaldien arteko erreleborik gabe» gera- tzen ari dela azaldu digu. «Gazteek, gaur egun, esti- mulu askoren aurka borro- katu behar dute (sare sozia- lak, smartphoneak...), eta, gainera, ez dituzte erreferen- teak oholtza gainean. Hori dela eta, nerabezaroa iristen denean, uzten dute. Nire ka- suan, talde bezala beti kanpora begiratu behar izan dut. Bat nator Irlandan edo Eskozian dauden whistle musikariekin, talde horiek oso ondo defendatzen baitute beren esti- loa». Dioenez, trikitixaren kasuan ez da ho- rrela gertatzen: «Esne Beltza, Huntza eta Gozategi bezalako taldeek gazteak bultza- tu dituzte instrumentu horrekiko interesa izatera». Horrela, Santa Ageda eta Korrika bezalako ekitaldietan jartzen du konfian- tza osoa, bere ustez «taldean lan egiteak sortzen duen pertenentzia sentimendua delako adin tarte zailenean dauden 17 eta 22 urte bitarteko txistulariekmusika-tres- na hau ez uzteko modu bakarra». Bestalde, eta musikarekin jarraituz, Ur- dangarinek dio «gure lan esparrua Euskal Herrian dagoela, eta euskal musikari batek oso zaila duela Estatuko antzoki sarean pro- gramatuta izateko. Gaztelerazko kulturan dabiltzanek sare bat daukate hemen, bai- na guk ez daukagu alderantzizko sare bat. Are gehiago, euskal sortzaileak ez dauka ziurtatuta ekosistema bat bere herrian, euskal kultu- ramodu oparo batean eman dadin, ezta duintasunez bizitzeko eremu bat ere. Be- raz, begiratu zer nolako de- soreka daukagun...». Hala eta guztiz ere, aitortu du po- sible dela euskaraz kantatu eta bizitzea. «Nik egin dut, nahiz eta ametsa batzuetan sei hilabetero berritu behar izan dudan». Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da ekoizleen, sustatzaileen, agen- tzien, diskoetxeen, jaialdien eta bestelako ekitaldien sarean txertatuta egotea. Urki- zak honela azaldu du: «Sortzaile batzuk zirkuitu horretan daude, eta horrek funtzio- natzen duen bitartean, bertan daudenek lana dute. Baina kanpoan geratzen den gehiengoak ez du aukerarik. Hortik dator prekarietatearen zati handi bat. Garran- tzitsua da aztertzea zirkuituhorrek zein iriz- pide erabiltzen dituen batzuk aukeratzeko eta sustatzeko, eta zergatik geratzen diren besteakbazterrean». Dena den, Payak eman- dako datuen arabera, «2023an espazio pu- blikoetan euskarazko kontzertu gehiago (%44) programatu ziren gaztelaniazkoak baino (%41). Beraz, behintzat, ekimen eta ahalegin bat badago», eta zirkuituan egon- da, aukerak daude. Teknologia berriek sorkuntza prozesua demokratizatu izanak euskal musikagin- tzan aldaketa sakonak ekarri ditu. Duran- goko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteko lehendakaritzan hogei urte bai- no gehiago daraman Nerea Mujikaren hi- tzetan, azken urteetan «autoekoizle figura asko indartu da, eta estilo eta gaitegi be- rriek euskarazko musikan ere hartu dute bere lekua». Gainera, globalizazioaren on- dorioz, munduko beste lekuetan bezala, pa- radigma erabat aldatu da, eta «gaur egun- go euskal musikazaleak kantu solteak nahi ditu obra osoak baino». Kohesiorako tresna Mujikak literaturaren egoeraz ere hausnar- tu du. Haren esanetan, «gure literaturak ur- terik urtera irakurleak galtzen ditu erdare- tan idazten den literaturarekin alderatuta». Urtero bi mila liburu inguru argitaratzen dira euskaraz, baina irakurle kopuruaren beherakadahorrekkezka sortzendu. «Euska- raz irakurtzeko gaitasunak zerikusia izan- go du horretan seguruenik, eta baita euska- razko literaturak gizartean duen ikusgarri- tasun eskasak ere. Konponbidea bilatzeko, ezinbestean, arazoa sortzenduten arrazoiak identifikatu behar dira», adierazi du. An- dres Urrutia euskaltzainburuaren arabera, «gure zifrak direnak dira, baina aurrera egin behar dugu horiek onartuta». Era berean, azpimarratu du «herritarrei konpromisoa eskatu behar diegula, baina trukean zerbait eskaini ere bai». Zer eskaini? Esate baterako, euskarazko edukien sustapena ingurune digital berrie- tan. «Akademiaren ikuspegitik oso argi daukagu teknologia berriak erabili behar ditugula, eta edukiak jendeari errazago he- larazi behar dizkiogula», azaldu du Urru- tiak. Horren adibide da duela egun gutxi aurkeztutako Euskorpus, euskarazko Adi- men Artifiziala. Izan ere, «gizarte berri ba- tera bagoaz, horrek bere osagaiakmoldatu beharko ditu, tradizioa berrituz eta elemen- tu berriak gehituz». Ildo horretan, Urkizak adierazi du euskal komunitate berriaren eraikuntza izango dela Eusko Ikaskuntzaren datozen lau urteeta- ko lan ardatz nagusietako bat. «Oso gizarte zabal batean bizi gara, gutasunetik urruti- ratzen ari dena eta herritartasun sentsazio horretatik ere. Euskal kulturaren transmi- sioaren beharra indartu behar dugu, dato- zenbelaunaldiak eta etorkinak kontuanhar- tuta. Bizikidetza eraiki nahi badugu, herri eta komunitate berrian elkarrekin lan egin beharko dugu. Eta hor, euskara kohesiora- ko tresna gisa balio beharko du». Urdangarinek ideia hori berretsi du: «Ora- indik euskara bizirik dagoen gizarte batean bizi gara, eta hori mirari bat da. Milaka ur- tetan gertatu denmirari baten konplexuta- sunean igeri egiten ari gara, eta nahi dugu- na da gure ametsa benetakoa izatea». Jarrai dezagun, beraz, besoak eta hankak uretan anbiziozmugitzen, «euskara prestigiatzeko, etorkizunera egokitu dadin eta euskaldu- nen zein munduko gainerako herritarren ondare bizia izaten jarrai dezan». NEREA MUJIKA Gerediaga Elkarteko lehendakaria 2003tik gidatzen du Durangoko Azoka antolatzen duen elkartea. Eta 1983tik Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. «Autoekoizle figura indartu da, eta estilo eta gaitegi berriek lekua hartu dute euskal musikan» «Ona litzateke telesail eta antzezlanetan pertsonaia euskaldun berri gehiago egotea» SUSANA SOLETO Aktorea ‘Vaya Semanita’, ‘Acacias 38’ eta ‘Escenas dematrimonio’ saioengatik da ezaguna. ETB 2ko ‘RH+’ programan eta ‘Lamaja y lamona’ antzezlanean lan egiten ari da, eta ‘Desagertuta’ telesaila grabatu berri du. XABIER PAYA Bertsolari eta kulturgilea Bizkaiko bertsolari txapelduna 2006an. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko kultur zuzendaria izan zen, eta gaur egun Getxo Kulturako zuzendari nagusia da. Itzultzailea, gidoilaria eta sortzailea ere bada. «Bertsolaritzak osasun ona izaten jarraitzen du eta urteanmila saiotik gora antolatzen dira» «Herritarrei konpromisoa eskatu behar diegu, baina trukean zerbait eskaini ere bai» Larunbata 25.03.15 EL CORREO TERRITORIOS DE LA CULTURA 51
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDcxODE=